Gizartea -

Hirugarren adinekoak

Adinekoen % 4,5 'tratu txarrak nahi gabe' jasateko arriskuan dira

Adinekoen % 16,18k tratu txarrak jasan ditzakete epe ertainera. Bestalde, % 1,85ek “premiazko” esku-hartze bat behar dute “kaltea benetakoa” delako.

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua. Argazkia: EFE
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua. Argazkia: EFE
27 adindutan tratu desegokia aurkitu dute, aztertutako kasuen %4,5

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko laguntza zerbitzuetara jo duten adinekoen % 4,5tratu txarrak nahi gabe” jasateko arriskuan dira, hau da, ez du delitu baten existentziarekin zertan loturarik izan behar. Adinekoak kalte fisikoa pairatzen du, hau da, oinarrizko beharrizanak asetzerik edo botikarik ez du.

Enplegu eta Gizarte Politikarako Sailak Deustuko Unibertsitateari azterketa egiteko eskatu zion. Ikerketako datuen arabera, adinekoen % 16,18k tratu txarrak jasan ditzakete epe ertainera. Bestalde, % 1,85ek “premiazko” esku-hartze bat behar dute “kaltea benetakoa” delako.

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak eta Marije Goikoetxea azterketako koordinatzaileak ikerketaren ondorio nagusiak aurkeztu dituzte. Goikoetxearen ahotan, “atzemandako kasuetan nahita egindako tratu txarrik ez izatea” gerta liteke.

Adinekoei Abusuak Prebenitzeko Nazioarteko Erakundearen “tratu txarren” definizioa erabili dutela azaldu du Goikoetxeak. “Ez da termino judiziala, ondorioz, % 1,85 horren atzean deliturik ez izatea gerta liteke”, adierazi du azterketako koordinatzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa