Gizartea -

Sektore pribatua

Diskriminazio kasuen defentsa zerbitzua indartu du Emakundek

Horrela, aurrerantzean, Emakundek aurrez aurreko arreta emateko aukera izango du Gasteizen, Bilbon eta Donostian, beti ere hitzordua hartuz gero 945 01 65 50 telefonora deituta.

Defentsa zerbitzua indartu du hiru hiriburuetan Emakundek

00:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak diskriminazio egoerei aurre egiteko defentsa zerbitzua indartu du. Zerbitzuak hiritarrak sektore pribatuan sexuagatiko diskriminazio egoeren aurrean defendatzea eta emakume eta gizonen berdintasunerako oinarrizko eskubidea babestea du helburu, Emakundek gogorarazi duenez.

Horrela, aurrerantzean, Emakundek aurrez aurreko arreta emateko aukera izango du Gasteizen, Bilbon eta Donostian, beti ere hitzordua hartuz gero 945 01 65 50 telefonora deituta. Zerbitzua telefonoz eta posta elektronikoaren bitartez ere ematen dute.

Arlo pribatuan sexu arrazoiengatiko ustezko edozein diskriminazio egoera batengatik jo daiteke Emakundeko zerbitzu honetara, aholkularitza eskatzeko, kexa bat adierazteko edota egoera jakin bat jakinarazteko, esate baterako, lan deialdi bat, baldin eta gizonezkoa izateko baldintza ezartzen bada; emakumerik ez kontratatzeko arrazoi gisa emakumeentzako aldagelarik ez dutela argudiatzen badute; edo hautaketa profesionaleko elkarrizketetan bizitza pribatuari edo familia bizitzari buruzko galderak egiten badira.

Emakume bati, haurduntza adierazi ondoren, kontratua amaitzen badiote; sexu objektu gisako emakumeen irudiak publizitate helburuekin erakusten badira; elkarte batean norbait onartzen ez badute emakume izate hutsagatik; eszedentzia hartzeko edo lanaldia laburtzeko eskubidea ukatzen badiote norbaiti; emakumeen aurkako irainik edo iruzkin laidogarririk egiten bada ere jo daiteke zerbitzu honetara.

Lanean hobekuntzak izateko sexu-harremanak izatea iradokitzen, proposatzen edo inposatzen bada; kirolari dagokionez, parte hartzeko mugarik jartzen bada edo tratu txarragoa ematen bazaie emakumeei; eta balio bereko lana egiteagatik emakumeei gizonei baino soldata txikiagoa ematen bazaie ere zerbitzura jo dezake edonork.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakunde