Gizartea -

12:00etan

Euskaldun bakoitzak 21,17 euro gastatu ditu Erregeetako Loterian

Aurten Erregeetako Loteriak 840 milioi euro banatuko ditu. Guztira, ia 711 milioi saldu dira, iaz baino % 6,71 gutxiago. Sari nagusiak 120 milioi euro banatuko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregeetako Loteriaren zozketa 12:00etan hasi da Loterias y Apuestas del Estadok Guzman el Bueno (Madril) kalean duen egoitzaren areto nagusian. Aurten 710.992.580 euro saldu dira Erregeetako Loterian, iaz baino % 6,71 gutxiago. Aurten Erregeetako Loteriak 840 milioi euro banatuko ditu.

Loterías y Apuestas del Estadoren&' || 'nbsp;behin-behineko datuen arabera, espainiarrek 15,76 euros gastatu dituzte Erregeetako Loterian, iaz, ordea, 16,90 euro gastatu zituzten.

Euskaldunek 21,17 euro gastatu dituzte batezbeste Erregeetako Loterian. Bestalde, loteriaren salmentak erkidego guztietan behera egin du.

Guztira, saldu den loteriatik % 70 sarientzako izango da. Hori horrela, Sari nagusiak 120 milioi euro banatuko ditu (2 milioi euro serie bakoitzeko eta 200.000 euro dezimorako). Bigarren sariak milioi bat euro emango ditu eta 14.000 euroko beste 12. Gainera, ohiko Sari nagusiko zenbakiaren aurrekoek eta ondorengoek saria izango dute ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea