Gizartea -
Diputatuen Kongresua
Baztertu egin dituzte abortuaren erreformaren osoko zuzenketak
Hala, 16 eta 17 urteko neskek gurasoen baimena behar izatea derrigortuko du PPk proposatutako aldaketak. Hainbat alderdik emendakinak aurkeztu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
PPk abortuaren legearen inguruan diseinatutako erreforma zehatzak gainditu egin du Kongresuko lehen oztopoa. Zehazki, 16 eta 17 urteko neskek gurasoen baimena behar izatea jasotzen du aldaketa zehatz horrek.
Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak baztertu egin ditu aldaketa horri oposizioko hainbat taldek aurkeztutako osoko zuzenketak. Hain zuzen ere, PSOEk, Izquierda Pluralek, ERCk eta BNGk aurkeztu dituzte zuzenketak, baina ez dute aurrera egin, PPk, Unió Democrática de Catalunyak eta UPNk alderdi Popularraren proposamena babestu baitute.
Gurasoen baimenik gabe 16 eta 17 urteko neskek abortatzeko aukera dela-eta, oposizioko lau alderdi horiek 2010ean onartutako egungo abortuaren legeari eustea eskatu dute aurkeztutako testuetan.