Gizartea -

Nafarroan eta Galizian

77 eta 65 urteko bi lagun atxilotu dituzte droga-trafikoa egotzita

Guztira, hiru lagun atxilotu dituzte: bi Galizian eta bat Altsasun. Atxilotuetako batek 77 urte ditu eta Irunen bizi da.

Polizia operazioan atzemandako droga erakutsi dute. Argazkia: Polizia Nazionala.
Polizia operazioan atzemandako droga erakutsi dute. Argazkia: Polizia Nazionala.
Polizia operazioan atzemandako droga erakutsi dute. Argazkia: Polizia Nazionala.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Nazionalak hiru lagun atxilotu ditu Galizian eta Altsasun, bi espainiar -bat Irunen bizi da- eta frantziar bat, droga-trafikoa egotzita.

Atxilotuetako bik 77 eta 65 urte dituzte, eta dagoeneko kartzelan sartu dituzte.

Antza denez, kokaina eta haxixa erosten zituzten Galizian, gero, Gipuzkoan, Nafarroan eta Iparraldean banatu eta saltzeko.

Irundik Galiziako Vilagarcia de Arousa herrira joaten ziren atxilotuak, autoz, eta, droga eskuratutakoan, autoa desmuntatu, droga txoko batean ezkutatu eta itzulerako bidaia egiten zuten.

Poliziak ohar batean nabarmendu duenez, atxilotuen adina dela eta, Poliziak ez zituen susmagarritzat hartzen. Gainera, Irunen bizi den 77 urteko gizonezkoak makuluak erabiltzen zituen.

Haren etxebizitza miatuta, 28 gramo kokaina, haxix kopuru txikia eta droga banatzeko tresnak atzeman ditu Poliziak.

Gainerako bi lagunak -espainiar bat eta Frantzian bizi zen magrebtar bat- Galizian eta Altsasun atxilotu dituzte, eta Poliziak 233 gramo kokaina, 229 gramo haxix eta 985 euro atzeman dizkie.

Polizia operazioa zabalik dago, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak