Gizartea -

Elur-jausia

Kataluniako bi mendizale eta Valentziako bat hil dira Kirgizistanen

Espedizioko gainerako kideak onik daude eta, orain, lanean ari dira hildako mendizaleen hilotzak berreskuratzeko.

Kirgizistanen hildako hiru mendizaleak.
Kirgizistanen hildako hiru mendizaleak.
Kirgizistanen hildako hiru mendizaleak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako bi eta Valentziako mendizale bat hil dira Kirgizistanen (Erdiko Asia) izandako elur-jausi batean, Kataluniako Txangozaleen Entitateen Federakundeak zabaldu duenez.

Hildakoak Alex V.C., 24 urtekoa, Ontinyenteko bizilaguna (Valentzia) eta Pallarseko Kirol Elkarteko kidea; Jose C.C., 24 urtekoa, Ripolleko (Girona) herritarra eta Gironako Txangozaleen eta Kirol Taldeko kidea eta, azkenik, Pol R.V. 18 urtekoa, tarragonarra, eta Colldejou Kataluniako Txangoen Promoziorako Elkarteko kidea.

Aipatutako iturrien arabera, elur-jausia atzo, igandea, gertatu zen 22:45ean (18:45ean hemen), horma bat eskalatzen ari zirela, Kirgizistanen. Herrialde menditsua da eta Txina, Kazakhstan, Tadjikistan eta Uzbekistan herrialdeak ditu inguruan.

Halaber, zehaztu dutenez, espedizioko gainerako kideak onik daude eta, orain, lanean ari dira hildako mendizaleen hilotzak berreskuratzeko.

Hamar lagun abiatu ziren guztira, ekainaren 16an, Bartzelonatik Biskek Kirgizistango hiriburura, eta uztailaren 15ean itzultzekoak ziren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Albisteak eskalada Asia azken ordukoa Mendiko istripuak Elauso-alerta mendian