Gizartea -
AI-ren ikerketa
Espainiako Estatuko etxebizitzen % 1 baino ez dira sozialak
Etxebizitzen % 32 dira sozialak Herbehereetan, eta % 23, Austrian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Etxebizitza sozialak etxe guztien % 1 baino ez dira Espainiako Estatuan, Amnistia Internazionalak salatu duenez. Beraz, Estatuak "Europako politikarik ahulenetakoa" duela esan du. Izan ere, Herbehereetan, etxebizitzen % 32 dira sozialak; Austrian, % 23; Erresuma Batuan, % 18, eta Frantzian, % 17.
Amnistia Internazionalak "Eskubide desjabetuak: Etxebizitza eskubidea eta hipoteka kaleratzeak" ikerketa publikatu du gaur, eta ehunka mila pertsonak etxebizitza galdu dutela edo galtzeko zorian daudela salatu du bertan.
Txostena aurkezteko ekitaldian, etxebizitza eskubidea Espainian "arriskuan" dagoela azaldu du Esteban Beltran Espainiako Amnistia Internazionaleko zuzendariak. Gainera, agintariek ez dutela eskubide hori babesteko "neurri nahikorik" hartu deitoratu du.
Horren esanetan, etxe kaleratzeak krisi ekonomikoaren "ondorio larrienetakoak" dira.