Gizartea -

Ezbeharra Bizkaian

Motozale bat errepidetik atera eta larri zauritu da Berangon

Zauritua, 30 urteko Bilboko bizilaguna, Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Istripua BI-637 errepidean gertatu da, Mimenagako biribilgunean, Getxoko noranzkoan.

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko Bilboko bizilagun bat larri zauritu da gauean, istripu batean. Kawasaki Ninja motorra BI-637 errepidetik atera da Mimenagako biribilgunean, Berangon (Bizkaia), Getxoko noranzkoan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 20:45 aldera gertatu da, eta zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian?