Gizartea -

Mehatxupean

Emakume bat etxe barruan hainbat orduz egotera behartu du, Gasteizen

Etxeko giltzak eta sakelako telefonoa kendu zizkion biktimari, etxetik atera ez zedin.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, mehatxupean emakume bat bere etxean atxikitzea leporatuta. Etxeko giltzak eta sakelako telefonoa kendu zizkion biktimari, etxetik atera ez zedin.

Ertzaintzak ohar batean jakitera eman duenez, biktimak goizeko 8:00etan hots egin zien, gertatutakoa salatzeko. Ezagun batek bere etxean hainbat orduz egotera behartu zuela adierazi zien emakumeak poliziei.

Antza, gizonezkoa biktimaren etxera joan zen aurreko gauean eta, eztabaida baten ondoren, giltzak eta telefonoa kendu zizkion. Mehatxupean, etxe barruan egotera behartu zuen emakumea, beti ere biktimak poliziari esandakoaren arabera.

Azkenean emakumeak lortu egin zuen etxetik ateratzea. Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu eta epailearen esku utzi du, legearen aurkako atxiloketaren delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea