Gizartea -

Turismoa

Bartzelonak ez du lizentzia turistiko gehiagorik emango urtebetez

Ada Colau alkateak sektorea erregulatzeko plan bat iragarri du, 2016ko lehen hiruhilekorako.

Ada Colau Bartzelonako alkatea. EFE
Ada Colau Bartzelonako alkatea. EFE
Ada Colau Bartzelonako alkatea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Udalak ez du lizentzia turistiko gehiagorik emango urtebetez, sektorea erregulatzeko plan bat onartuko baitu 2016ko lehen hiruhilekoan, Ada Colau alkateak iragarri duenez.

Erabaki horren ondorioz, Udalak ez du baimenik emango epe horretan hotel, apartamendu, pentsio, hostal eta aterpe gehiago zabaltzeko.

Catalunya Radio irrati katean egindako elkarrizketan, turismoak Bartzelonak sortzen dituen arazoei "ikuspegi orokor batekin" heldu behar zaiela azaldu du Colauk. Horren ildotik, azken urteetan auzoetan hainbat tentsio sortu direla esan du, eta Ciutat Vella, Barceloneta eta Sagrada Familia aipatu ditu horren adibide gisa.

Horren esanetan, araudi berriekin Bartzelonako eredu turistikoa "modu sostengarrian" haziko da. "Hotelen sektorea, auzokideak eta turistak izango dira onuragarriak", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona albisteak