Gizartea -

Auzitegi Gorena

Gorenak Bizkaiko kalamu elkarte bat zigortu du

Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak osasun publikoaren kontrako delitua leporatzen die EBERSen arduradunei.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak osasun publikoaren kontrako delitu batengatik zigortuko ditu Bizkaiko kalamu elkarte bateko arduradunak, partekatutako autokontsumoaren inguruko doktrina ezin delakoan aplikatu.

Bizkaiko Auzitegiak absolbitu egin zituen elkartearen arduradunak, baina Gorenak Fiskaltzaren helegitea ontzat hartzea erabaki du.

Hala, osasun publikoaren kontrako delitua leporatzen die elkartearen arduradunei, baina ez ditu legez kanpoko elkarteko edo talde kriminaleko kide izateagatik zigortuko.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren arabera, elkarteak ezin zuen zigorrik jaso, Auzitegi Gorenak iraganean ezarritako partekatutako autokontsumoaren doktrinaren baitan kokatzen zelako. Orain, baina, atzera bota dute tesi hori, elkarteak aipatu doktrinaren filosofia errespetatzen ez duelako, egiturari eta funtzionamenduari dagokionez.

Elkarte horien inguruan egon den eztabaidari esker, zigorra arinagoa izango da, nahiz eta oraindik ez duten jakinarazi.

EBERS kalamuaren erabiltzaileen elkartea zigortuko du, baina elkarte horrek dituen 290 kideetako bost epaitu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Auzitegi Gorena bideoak