Gizartea -
Gertakizuna
Bi pertsona hil dituzte Alemaniako hegoaldean, tiroz
Auto batean zihoan gizon bat tiroka hasi da. Dagoeneko atxilotu dute.
eitb.eus
Gutxienez bi pertsona hil dituzte gaur goizean Alemaniako hegoaldean, Ansbach herrian (Bavaria), tiroz, bertako hedabideek jakinarazi dutenez.
Auto batean zihoan gizon bat tiroka hasi da, eta, ondoren, ihes egin du, baina dagoeneko atxilotu dute.
Tiratzaileak 84 urteko emakumezko bat tirokatu du hasieran, autotik bertatik. Ondoren, handik gertu, txirrindulari bat hil du.
Bild egunkariaren arabera, gizonezkoak beste bi pertsonaren aurka egin du tiro, baina onik daude.
Gasolindegi batean atzeman dute ustezko hiltzailea. Antza denez, establezimendu horretako langileek geldiarazi eta atxiki dute. Poliziak segurtasun eremua ezarri du bertan, ez baitute baztertu gizonak lehergailuak izatea ibilgailuan.
Ansbach herriak 40.000 biztanle ditu eta Nurembergetik 40 kilometro hego-ekialdera dago.