Gizartea -

Gertakaria, Bartzelonan

Larri gaixo zegoen alaba hil eta euren buruaz beste egin dute

Lehen hipotesien arabera, adostutako suizidioa izan da; senar-emazteek oharra utzi omen diote semeari, eta arrebak ere bai.

Kazetariak gerturatu dira gertakaria izan den lekura. Argazkia: EFE
Kazetariak gerturatu dira gertakaria izan den lekura. Argazkia: EFE
Alaba hil eta bere buruaz beste egin du bikote batek Bartzelonan

1:14

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikote batek larri gaixo zegoen alaba hil du eta, jarraian, bere buruaz beste egin du, bart, Bartzelonako Pontons udalerrian. Poliziaren ustez, baliteke suizidioa adostu izana, Europa Pressek jakitera eman duenez.

Gurasoek oharra utzi omen diote semeari, eta baita arrebak ere, Ser katearen arabera.

Suizidioaren berri emateko, telefono-deia

Poliziak ikereta abiatu du hiru pertsona horien heriotza argitzeko. Patruila batek aurkitu ditu gorpuak, udalerriko lurrezko bide batean.

Gauerdian, Alt Penedes eskualdeko polizia-etxean, gizonaren deia jaso dute, eta horrek esan die euren buruaz beste egiteko asmoa zutela. Senarrak 61 urte zituen, emazteak 57, eta alabak 28. Dirudienez, alabak gaixotasun larria zuen, eta horren aurrean geratzen zitzaien irtenbide bakarra suizidioarena zela uste zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona bideoak Delituak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Erailketak Gurasoak