Gizartea -

ONCE

Hiru elkartek 'legez kanpoko kupoiak' saltzen zituzten 2014an, EAEn

UGT sindikatuak salatu duenez, 38 kolaboratzaile erabiltzen zituzten, “guztiak Gizarte Segurantzan alta eman gabe”, eta urtebetean 454.896 euroko salmentak erdietsi zituzten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ONCEko UGTk salatu duenez, 2014ko bukaeran hiru elkarte legez kanpoko kupoiak saltzen ari ziren EAEn. Horretarako 38 kolaboratzaile erabiltzen zituzten, “guztiak Gizarte Segurantzan alta eman barik eta lan eskubiderik gabe”, eta urtebetean 454.896 euroko salmentak lortu zituzten.

UGTk ordezkaritzaren % 90a du ONCEn. Estatuan “legez kanpoko 22 elkartek 3.600 saltzaile dituzte eta urtero 82 milioi euroko salmentak erdiesten dituzte”, sindikatuak salatu duenez.

“Legez kanpoko jokoaren aurkako borrokan administrazio publikoen erabateko geldotasuna” kritikatu du sindikatuak. “Legez kanpoko jokoa, gero eta gehiago, kaleak hartzen ari da, urritasunaren irudia baliatuz herritarrei iruzurra egiten diete inolako segurtasunik gabe, eta ONCEren gizarte ekintza arriskuan jartzen dute; era berean, erakundeko 20.000 saltzaileen lanpostua arriskuan jartzen dute, guztiek urritasunen bat dute”, gogorarazi du sindikatuak.

Horregatik, “Jokoa EZ da Joko bat” kanpainarekin jarraitzea erabaki du UGTk. “Legez kanpoko” entitateen aurka egiteko eskatu die sindikatuak agintariei kaleetan. “OID bezalako elkarteek ONCEren irudia erabiltzen dute, produktuak kopiatzen dituzte, eta urritasuna modu traketsean erabiltzen dute etekina lortzeko, eta noizbait ONCEren saltzaileei eraso egin diete”, ohartarazi du UGTk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE