Gizartea -

Rock In Vega

Ehun artista doan aritzeko prest, Vegako zezenketa kentzearen truke

Kepa Junkera eta La Oreja de Van Gogh euskaldunek, besteak beste, bat egin dute 'Rock in Vega' ekimenarekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehundik gora artista Tordesillasen doan aritzeko prest agertu dira, jaietako programatik Vegako zezenaren torneoa ezabatzearen truke, ‘Rock in Vega’ ekimeneko sustatzaileek gaur iragarri dutenez.

Besteak beste, talde eta artista hauek egin dute bat ekimenarekin: Antonio Orozco, Alejo Stivel, M-Clan, El Gran Wyoming, Fran Perea, Reincidentes, Toreros Muertos, Amistades Peligrosas, Siniestro Total, Alex O'Dogherty, La Guardia, Kepa Junquera, Tennessee, No band for Lluvia, Be Rock, El Chojin, Tontxu, Lujuria, Luis Ramiro, The Legendary Tigerman, Dead Combo, Frankie Chavez eta Chucho Merchan.

Halaber, bigarren oholtza batean, umoristek izango lukete protagonismoa: Eva Hache, Goyo Jimenez, Raquel Sastre, Gabino Diego, Arturo Valls, Agustín Jimenez, Julian López, Sergio Pazos eta El Gran Wyomingek izena eman dute dagoeneko.

Jaialdiak ‘Chill Out’ gunea ere izango luke, DJ Nano, Kike SuperMix, Nuno Calado (Portugal), Bimba Bose eta Hadrian Andreren parte-hartzearekin.

Beste hauek ere agertu dira jaialdian parte hartzeko prest: Santiago Segura, SKA-P, BOIKOT, Love of Lesbian, Pau Dones, La Oreja de Van Gogh, Natalia Millán, João Manzarra, Rosa Montero, Nativel Preciado, Mariskal Romero, Pilar Rahola eta Isabel Coixet.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea