Gizartea -
Istripua
Guardia zibil bat hil da leherketa baten ondorioz Almerian
Tedax taldeko 50 urteko agente bat zendu da asteazken honetan Almeriako Komandantziaren istalazioetan gertatu den leherketagatik.
Guardia Zibileko Tedax taldeko agente bat hil da asteazken honetan Almeriako Komandantziaren instalazioetan gertatu den leherketa baten ondorioz.
Institutu armatuko iturriek jakinarazi dutenez, leherketa 14:50ean izan da Almeriako Komandantziaren instalazioetako taberna baten azpian dagoen garajean eta leherketak sute bat eragin du.
Hildako guardia zibilak 50 urte zituen, lanean ari zen, eta furgoneta baten barruan zegoen. Almeriara arte abiatu dira Tedax taldeko espezialistak leherketaren nondik norakoak argitzeko.
"Hildako guardia zibila lehergailuak berrikusten ari zen, eta badirudi ezbeharra istripu baten eraginez izan dela", esan du Andres Gracia Lorca Espainiako Gobernuak Almerian duen ordezkariak.