Gizartea -
Tolosa
15 urteko zigorra ezarri diote, etxea utzi zion gizona hiltzeagatik
Azpikeriaz egindako hilketa delitua leporatuta kondenatu dute. 2013an jazo zen hilketa, Tolosan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Epaileak 15 urteko espetxe zigorra ezarri dio etxean aterpe eman zion gizonezkoa hil zuen pertsonari. Hilketa 2013ko azaroan jazo zen, Tolosan (Gipuzkoa). Hain zuzen ere, azpikeriaz egindako hilketa delitua leporatuta kondenatu dute.
Epaiaren arabera, biktimak etxean hartu zuen hiltzailea, krimena gertatu baino hiru urte lehenago, bigarrenak "arazo ekonomikoak" zituelako.
2013ko azaroaren 9an, biktima taberna batean lagun batekin zegoela, pisukidea gerturatu zitzaion, eta "norbait hilko dut" esan zion.
Ordu batzuen ostean, biktima etxera joan zen, eta bertan hil zuen besteak. Bizkarretik egin zion eraso, lepoan labana bat sartuta. Hori dela eta, hilketa "ezustean" egin zuela nabarmendu dute epaian.
Hamabost urteko espetxe zigorraz gain, biktimaren senideei 76.000 euroko kalte-ordaina ematea ere ezarri diote hiltzaileari.