Gizartea -
Bi atxilotu
Tiro egin diote Portugaleten, 240 euroko zor batengatik
Biktimak berak deitu zien larrialdi zerbitzuei, eta berehala eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Ebakuntza egin zioten bertan, eta biharamunean eman zioten alta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 41 eta 39 urteko bi gizonezko atxilotu ditu aste honetan, beste bati tiro egitea egotzita. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, hirugarren pertsona horri 240 euroko zorra izatea leporatzen zioten atxilotuek.
Biktimak berak deitu zien larrialdi zerbitzuei, eta berehala eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Ebakuntza egin zioten bertan, eta biharamunean eman zioten alta.
Erasotzaileak Santurtzin eta Portugaleten atxilotu dituzte, eta Basauriko espetxean daude jada, homizidio saiaketa egotzita. Aurretik ere egon dira espetxean biak, lapurreta edota lesio delituengatik.
Poliziak atxilotuen etxebizitzak miatu ditu, eta oraindik ez du tiroketan erabilitako arma aurkitu.