Gizartea -
Gertakaria
Bi emakume nafar hil dira Cambrilsen, auto batek harrapatuta
80 urte inguruko bi emakumeak zebra-bidea igarotzen ari ziren, autoak harrapatu dituenean.
AGentziak | Erredakzioa
Bi emakume nafar hil ziren atzo Cambrilsen, zebra-bide batean auto batek harrapatuta, bertako suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
80 urte inguruko emakumeak Avinguda de la Diputacio etorbideko zebra-bide bat gurutzatzen ari ziren autoak harrapatu zituenean. Emakumeetako bat bertan hil zen eta bestea Tarragonako Joan XXII ospitalera eraman zuten, baina handik ordu batzuetara hil zen.
Cambrilseko Udalaren iturriak aipatuta Diario de Navarra egunkariak jasotzen duenez, bi andreak oporretan ziren, senitarteko baten etxean. Iturrion arabera, horietako bat Iruñekoa zen.
Istripua zergatik jazo zen ikertzen dabil orain Polizia. Auto gidariak negatibo eman zuen alkoholemia proban.