Gizartea -

Osasuna

Hainbat intoxikatu Gironan, gantzak erretzeko produktuak hartuta

Debekatuta dago 'Pura Alegria' eta 'Thermatrim' produktuen merkaturatzea eta Kataluniako Osasun Publikoaren Agentziak produktu horiek ez kontsumitzea aholkatzen du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Osasun Publikoaren Agentziak 'Pura Alegria' eta 'Thermatrim' gantzak erretzeko produktuen arriskuaz ohartarazi die herritarrei. Bi produktu horiek interneten daude salgai eta produktu horiek hartu ondoren hainbat lagun intoxikatu dira Gironan (Katalunia).

Mexikotik datoz produktu horiek eta elikadura osagarri moduan saltzen dira. Dena den, produktu horiek merkaturatzea ez zaie horretarako eskumena duten agintariei jakinarazi eta, ondorioz, debekatuta dago produktu horien salmenta.

'Pura Alegria' produktuari dagokionez, Kataluniako agintariek ohartarazi dute pertsona bat artatu behar izan dutela Gironako osasun etxe batean produktu hori kontsumitu ostean.

Bestalde, ohartarazi dute beste hainbat lagun artatu behar izan dituztela Katalunian Thermatrim gantzak erretzeko produktua hartu ostean. Kaltedunen sintomak hauek ziren: izerdia, hipertentsioa, sinkopea eta parestesia.

Intoxikazio kasu berriak saihesteko produktu horiek ez kontsumitzea aholkatzen dute Kataluniako agintariek. Halaber, produktu "legalak" erostearen garrantzia azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea