Gizartea -
Malaga
Haur bat bi ordu eta erdiz auto barruan giltzatuta utzi dute Marbellan
Autoko leihoak eta ateak itxita utzi zituzten 12 urteko neskaren gurasoek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
12 urteko neskato bat bi ordu eta erdiz auto barruan giltzatuta utzi zuten, leihoak eta ateak itxita, Marbellako merkataritza zentro bateko aparkaleku batean. Poliziak 12 urteko emakumearen gurasoak atxilotu ditu adingabea abandonatzea egotzita.
Lekuko batek adingabearen egoeraren berri eman zion Poliziari.
Behin aparkalekura iritsitakoan, izerditan topatu zuten neskatoa, antsietate eta deshidratazio zantzuekin.
Autoko leihoak itxita eta ateak blokeatuta zeudela egiaztatu ondoren, polizia agenteek autoko leihatila bat hautsi zuten neskatoa erreskatatzeko.
Osasun langileek eta polizia agenteak haurra artatzen ari zirela, haren gurasoak bertaratu ziren eta atxilotu egin zituzten adingabea abandonatzea egotzita.