Gizartea -
Suteak Lorcan eta Ciezan ere
1.400 lagun mugiarazi dituzte Gatako sutearen ondorioz
Bestalde, Lorcako eta Ciezako suteek aktibo jarraitzen dute.
Agentziak | Erredakzioa
Ostegunean Acebon (Caceres) sortutako suteak 1.400 lagun muguarazi ditu. Aceboko bizilagunez gain, Perales del Puerto herriko hainbat lagun ere mugiarazi behar izan dituzte.
Gainera, bi kanpaleku hustutzea ere aholkatu dute; bata Gatan eta bestea, Hoyosen. Extremadurako Gobernuak jakitera eman duenez, 2. mailako alerta martxan da, suteak herrietara hurbiltzeko duen arriskuagatik.
Lorcako eta Ciezako suteek aktibo jarraitzen dute
Gatako suteaz gain, Lorcan eta Ciezan ere suteek aktibo jarraitzen dute. Herri hauetan sortu diren hiru suteak kontrolatzeko, 400 pertsona ari dira lanean. Sutea tximista batek eragin zuen.
Ciezaren kasuan, euriak sutea ez hedatzea eragin du, eta horrek sutea itzaltzeko lanei mesede egiten die.