Gizartea -

30 euro hilean

Diru-sarrerak bermatzeko errenta kuotetan itzuli ahal izango dute

Gehiegi kobratu zuten hartzaileek dirua 30 euroko kuotetan bueltatzeko aukera izango dute, baina neurria arazo ekonomiko larriak dituzten familiei soilik aplikatuko zaie.

85.000 lagunek itzuli beharko dute Euskadin oinarrizko errenta

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru-sarrerak bermatzeko errenta gehiegi kobratu zuten hartzaileek dirua 30 euroko kuotetan itzultzeko aukera izango dute, baina arazo ekonomiko larriak dituzten kasuetan soilik.

Eusko Legebiltzarrak kuota hori ezartzea eskatu zuen. Lanbidek egindako ordainketa desegokiak modu horretan bueltatzeko aukera ezartzea proposatu zuen Gasteizko Ganberak iragan ekainean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako Saileko iturriek gogorarazi dutenez.

30 euroko kuota arazo ekonomiko oso larriak dituzten familiei soilik aplikatuko zaie. Gainerakoei diru-laguntzaren % 30 kenduko die Lanbidek hilean. Guztira, Lanbidek 87 milioi euroko ordainketa desegokiak egin zituela uste du Eusko Jaurlaritzak.

30 euroko kuota onartu baino lehen, dirua itzultzeko baldintzak arazo ekonomiko larriak dituzten familiekin negoziatzen ari zen Lanbide, horiek oinarrizko beharrizanei aurre egin ahal izateko, iturri berdinek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak