Gizartea -

Bilbo

Ia 300 polizia-agentek zainduko dute hiria Aste Nagusian

Halaber, 260 lagun baino gehiago arduratuko dira garbiketaren operatiboaz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aste Nagusian zehar 300 udaltzain inguruk zainduko dute hiria, txandaka eta eguneko 24 orduetan. Batik bat, jende gehien ibiliko den guneak zainduko dituzte. Horrez gain, gidariei egin beharreko alkohol- eta droga-kontrolak indartuko ditu prebentzio modura, jaietan kontsumoa areagotu egiten baita.

Jaietarako esparruan osasun-larrialdiak artatzeko Zentro Mediko Aurreratu bat egongo da. Zentroa Abandoko geltokiko behealdean kokatuko da. Gainera, larrialdietan osasun-zentro batera eramateko, Udalak anbulantziak eta osasun-langileak bidaliko ditu Europa parkeko eta Abandoibarrako kontzertuen inguruneetara. Era berean, Bilboko Udaleko uretako sorospen-ontzia Aste Nagusiko egun guztietan 24 orduz egongo da lanean.

Garbiketarako lantaldea

Jaietan zehar 260 lagun baino gehiago arduratuko dira garbiketaren operatiboaz, eta horietako 60k Europa Parkearen garbiketa egingo dute. Horrez gain, 415 edukiontzi jarriko dira jai-esparruetan, baita banakako 126 komun eta 25 pixatoki ere, eta horiei esker orduko 18.000 erabilera ahalbidetu ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak