Gizartea -

14 eta 17 urtekoak

Onik agertu da mutil batekin desagertu zen neskato nafarra, Sevillan

Antza denez, Sevillatik 100 kilometrora dagoen El Saucejo herriko etxe abandonatu batean egin dute lo. Orain astebete eman zuten gurasoek desagerpenaren berri.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain dela astebete desagertu ziren bi adingabeak onik agertu dira gaur, astelehena, 05:00ak aldera, El Saucejo herrian, Antonio Barroso alkateak Eferi jakinarazi dionez.

14 urteko neskatoa, Cintruenigokoa, eta 17 urteko mutikoa topatu eta gero, Guardia Zibilak ondoko herrira, Osunara, eraman dituzte deklaratzera, eta, ondoren, bakoitza bere etxera joango da, alkatearen arabera.

Antza denez, Sevillatik 100 bat kilometrora dagoen herri horretako etxe abandonatu batean egin dute lo. Alkatearen esanetan, gurasoak oso gaizki egon dira egunotan, guztiz kezkatuta.

Orain astebete eman zuten neskatoaren gurasoek desagerpenaren berri, eta gauza bera egin zuten, ondoren, mutikoaren aitak eta amak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Nafarroako albisteak Desagertutako pertsonak gaur Umeak