Gizartea -

Santutxu auzoan

Ibilgailu bat erre eta beste bat kaltetu da, Bilbon

Sua goizaldeko ordu biak eta hogei aldera hasi da, Santutxu auzoko Santiago Lasalle plazan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailu bat kiskali eta beste bat kaltetu da Bilbon, Santutxu auzoan gertatu den sute baten eraginez. Ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko.

Sua goizaldeko ordu biak eta hogei aldera hasi da, Santiago Lasalle plazan. Horren ondorioz, Peugeot 405 bat erre eta Volkswagen etxeko furgoneta bat kaltetu da; gainera, eraikin bateko aurreko aldea belztuta geratu da.

Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, eta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa abiatu dute sua nola piztu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Santutxu albisteak Gizartea