Gizartea -
Gertakaria Bilbon
Adineko gizon bat ospitalean, Bilbon izandako gas-leherketagatik
84 urteko gizonezkoak txintxor baten kolpea jaso du. Gainera, beste bi lagun artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Gas-leherketa izan da arratsalde honetan Bilbo erdiguneko etxebizitza batean eta 84 urteko gizonezko bat ospitalera eraman behar izan dute. Horrez gain, adineko beste bi pertsona artatu dituzte, kea arnastu dutelako.
Ertzaintzaren iturriek jakitera eman dutenez, eztanda 16:00ak inguruan jazo da, oraindik argitu gabe daude arrazoiak tarteko. Suhiltzaileak bertaratu dira eta honezkero dena kontrolpean dute.
Kea arnastu duten lagunak ezbeharraren tokian bertan artatu dituzte, baina adineko gizonezkoa ospitalera eraman behar izan dute, txintxor baten kolpea jaso duelako.