Gizartea -

Osasuna

Osasun txartelak nola itzuliko diren galdetu dio Sos Arrazakeriak PPri

Halaber, osasun txartelik gabe gelditu izanagatik etorkinek pairatutako albo kalteak erreparatzeko eskatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012an osasun txartela erretiratu zitzaien etorkinei txartela itzuliko zaien eta itzulketa prozesua zein baldintzatan egingo den galdetu die Arabako SOS Arrazakeria taldeak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari eta Alfonso Alonso Osasun ministroari.

Paperik gabeko etorkinek osasun zerbitzu espainiarren artatuak izateko eskubidea izango dutela iragarri zuen atzo Espainiako Gobernuak. Iragarpen horren harira, idatzi bat kaleratu du Sos Arrazakeria taldeak Gobernuari hainbat galdera eginez.

Espainiako hauteskunde orokorrak gainean direla ikusita, etorkinei modu bidegabean kendutako eskubideen berrezartzea egun gutxitan egingo dela iragarri du Arabako Sos Arrazakeria taldeak.

Ildo horretan, osasun txartela kendu zitzaien etorkinei baldintza berdinetan itzuliko zaien eta osasun txartelik gabe gelditu izangatik etorkinek pairatutako albo kalteak erreparatuko dituen galdetu dio Sos Arrazakeria taldeak Espainiako Gobernuari.

Bestalde, osasun txartela eskuratzeko baldintzak zehazteko eskatu du, adibidez, gutxieneko errolda epea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea