Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume bati eraso egin dio senarrak Gasteizen, seme-alaben aurrean
Erasotzailea (36 urte) atxilotu egin dute, genero-indarkeria delitu bat egotzita. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bati eraso egin dio senarrak Gasteizen, seme-alaba adingabeen aurrean, Arabako Udaltzaingoak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Erasotzailea (36 urte) atxilotu egin dute, genero-indarkeria delitu bat egotzita.
Auzoko batek Udaltzaingoari telefonoz deituta jakinarazitakoaren arabera, bikotearen etxebizitzan eztabaida gogorra eta kolpeak entzun zituzten.
Patruilak bertaratuta, agenteek abisua eman zien lagunarekin hitz egin zuten lehenengo, eta bikotearekin, ondoren. Antza, eztabaidatu egin zuten, eta gizonak eraso egin zion emakumeari. Gizonak, baina, ukatu egin zuen guztia.
Horren aurrean, udaltzainek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea, genero-indarkeria delitu bat egotzita, eta epailearen esku utzi zuten.
______________________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.