Gizartea -
Kanadako Polizia
Ashley Madisonen erasoarekin lotutako bi suizidio ikertzen ari dira
Desleialtasunetarako webgune horretan milioika lagunek izena emanda zuten eta, hackeoaren eraginez, datu horiek guztiak agerian geratu ziren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ashley Madison webgunearen aurkako eraso informatikoarekin zerikusia izan dezaketen bi suizidio ikertzen ari da Kanadako Polizia. Desleialtasunetarako webgune horretan milioika lagunek izena emanda zuten eta, hackeoaren eraginez, datu horiek guztiak agerian geratu ziren.
Poliziak dagoeneko agerian utzi du bere kezka, eraso informatikoak ekar ditzakeen ondorioen aurrean. Ohartarazi dutenez, askotan iruzurrak eta xantaiak gertatzen dira kasu hauetan: webgune horietako erabiltzaileei dirua eskatzen diete, senitartekoei datuak ez helaraztearen truke, poliziaren arabera.
Hala ere, Kanadako Poliziak ez du ikerketaren inguruko xehetasunik eman.
“Hackeo honen eragina izugarria izango da gizartean. Familiei buruz hitz egiten ari gara. Euren seme-alabei buruz, euren emazte eta senarrei buruz”, adierazi du Bryce Evans Torontoko Poliziako ordezkariak.
“Euren egunerokotasunean eragin zuzena izango du. Gauza asko gertatuko dira”, gaineratu du.