Gizartea -

Erasoa

Atxilotu bat Zumarragan, gizonezko bati belarri zati bat kentzeagatik

Atzo gaueko hamarrak aldera jazo zen erasoa Zumarragako joko areto batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du Zumarragan, beste gizonezko bati belarrian kosk egin eta belarri zati bat kentzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Atzo gaueko hamarrak aldera gertatu zen erasoa Zumarragako joko areto batean. Antza denez, bezero bat jarrera erasokorra izaten hasi zen eta lokalaren nagusiak bertatik ateratzeko eskatu zion bezeroari.

Gizonak ez zuen begi onez hartu eskaera eta nagusiarekin eta beste lagun batekin borrokan hasi zen.

Oldartu zen bezeroak kolpe bat eman zion aurpegian joko aretoko nagusiari. Ondoren, bigarren laguna lurrera bota zuen lehenik eta, gero, ezkerreko belarrian kosk egin eta zati bat kendu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Zumarraga argazkiak