Gizartea -

Aste Nagusian

Sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dute Bilbon

Gertaera goizaldean izan da Bilboko Santutxu auzoan. Atxiloketa goizean egin du Ertzaintzak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du gaur goizean Bilbon, sexu-erasoa egitea egotzita, Segurtasun sailak eitb.eus atariari baieztatu dionez.

Gertakaria ostiral honetako hamarrak aldera jazo da, Santutxu auzoko etxebizitza batean. Antza, susmagarriak eta biktimak aurreko gauean ezagutu zuten elkar Aste Nagusian. Gerora, biak oan ziren mutilaren etxera, non harreman sexualak izan zituzten.

Hala ere, gazteak salaketa jarri du, ordu batzuen buruan, ustezko bortxaketagatik; neskak ez zuen gogoratzen atxilotuari harreman sexualak izatea baimendu izana. Ertzaintza gertaturikoa ari da ikertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Santutxu albisteak