Gizartea -
Nafarroa
Adingabe bat salatu dute Iruñean, etxetik karabinaz tiro egiteagatik
Udaltzaingoak gogoratu duenez, debekatuta dago bide publikoan aire konprimatuko karabinak erabiltzea.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak salaketa jarri du adingabe baten kontra, etxetik karabinaz tiro egiteagatik.
Polizia iturriek jakitera eman dutenez, Milagrosa auzoko herritar baten deia jaso zuten, inguruko etxe batetik balin-tiroak jasotzen ari zela salatzeko.
Patruila bat bertaratuta, tiroen egilea adingabe bat zela egiaztatu zuten agenteek. Adinez nagusi ziren pertsonak ere bazeuden haren etxean.
Udaltzaingoak gogoratu duenez, debekatuta dago bide publikoan aire konprimatuko karabinak erabiltzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea