Gizartea -
Lan-istripua
Behargin bat larri, Ezkirotzeko lantegi batean izandako leherketagatik
24 urteko langile batek erredurak egin ditu, eta Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.
agentziak | erredakzioa
Langile bat larri zauritu da Ezkirotzeko lantegi batean izandako leherketaren ondorioz. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute, gorputzaren % 15 erre baitu.
Ezbeharra erregaiak banatzeaz arduratzen den lantegi batean gertatu da, zenbait langile zisterna-kamioi bat bete eta husteko txorrotetako balbuletan lanean ari zirela.
Beste behargin bat ere zauritu da eztandaren ondorioz. Tinpanoa hautsi du, eta ospitalera eraman dute, baina ez omen dago larri.
Lan-istripua Mercadaiz enpresan jazo da, eta teknikariak bertaratu dira leherketa zerk eragin duten argitzera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea