Gizartea -
GERTAKARIA
Emakume bat atxilotu dute Barakaldon, 25 autori gurpilak zulatzearren
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 45 urteko emakumeak sukaldeko aizto bat erabili du ibilgailuen gurpilak zulatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
45 urteko emakume bat atxilotu du bart Ertzaintzak Barakaldon, aparkatuta zeuden 25 autori gurpilak zulatzeagatik.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 03:00ak inguruan atxilotu dute emakumea. Bizilagun baten deia jaso du Ertzaintzak, Texidor kalean emakume bat aparkatutako autoei gurpilak zulatzen ari zela ohartaraziz.
Agenteak esandako lekura bertaratu dira, eta emakumea atxilotu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea