Trafikoa -

Zirkulazio istripua

Motozale bat larri zauritu da Iurretan, auto baten kontra talka eginda

Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, eta zauritua Galdakaoko ospitalera eraman dute.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozale bat larri zauritu da gaur Iurretan, auto baten kontra talka egin ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Ezbeharra 12:45 aldera gertatu da N-634 errepidean. Zaurituak 32 urte ditu, Zaldibiako auzokidea da, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Durango Albisteak Durangaldea albisteak Iurreta azken ordukoa