Gizartea -
Istripua
Sei eta hamabi urteko bi haur larri Madrilen, eraikin batetik erorita
Zortzi metroko altueratik erori dira bi haurrak.
Agentziak | Erredakzioa
Sei eta hamabi urte bi haur larri zauritu daude Madrilen, eraikin batetik erori ostean. Hain zuzen ere, zortzi metroko altuetarik erori dira 12 urteko mutikoa eta 6 urteko neskatila, eraikin bateko barne-patioan.
Madrilgo Ayala kalean izan da ezbeharra, eta larrialdi zerbitzuek 16:30ean izan dute horren berri.
Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, bi adingabeak argizulo batetik erori dira, lurrazpiko aparkaleku batera.
2 urteko mutilak traumatismoa du buruan, eta 6 urteko neskak, berriz, kolpea sabelean eta odol isuria belarrian.
Ospitalera igorri dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea