Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea kolpatzea egotzita

Udaltzaingoak atxilotu egin du, emakumeen kontrako delitua egotzita. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du Arabako hiriburuan, bikotekidea kolpatzeagatik.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, Udaltzaingoak herritar baten deia jaso zuen 19:30 aldera, Abetxuko auzoko etxebizitza batean zarataka ari zirela jakinarazteko.

Etxebizitzara heldutakoan, agenteek gizonezkoa atxilotu zuten, bikotekideari eraso egin izana egotzita.

Ustezko erasotzailea mozkortuta zegoen, eta haxix zati bi atzeman zizkioten. Hori dela eta, genero indarkeriaren delituaz gain, droga edukitzea ere egotzi zioten. Gaur eramango dute epailearen aurrera.

______________________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Indarkeria matxista gaur Delituak azken ordukoa Gasteiz albisteak Matxismoa gaur Abetxuku auzoa