Gizartea -

Gertakaria

Gazte bat larri zauritu da Milagron, ohe elastiko batean min hartuta

04:00etan ohe-elastiko batean saltoka ari zela min hartu du 17 urteko gazteak. Anbulantzia batek eraman du, larri, Nafarroako Ospitalera.

Agentziiak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko gazte bat larri zauritu da Milagron, ohe elastiko batean saltoka ari zela buruan min hartuta. Gertakaria 04:00ak aldera jazo da, nola ez dakitela, Narroako Gobernuak jakinarazi duenez.

SOS Nafarroak anbulantzia bidali du istripuaren tokira eta adingabea Nafarroako Ospitalera eraman dute, larri zaurituta. Gertakariaren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Albisteak