Gizartea -

Kukutza

Auzipetuek ukatu egin dute istiluetan parte hartu izana

Bilboko Justizia Jauregiak hasiera eman dio Kukutza eraitsi ostean jazotako istiluei buruzko epaiketari.

Kukutzako auzipetuen aldeko elkarretaratzea, Bilbon. EiTB
Kukutzako auzipetuen aldeko elkarretaratzea, Bilbon. EiTB
19 laguni epaiketa kukutza itxi zutenean izan ziren kale istiluengatik

1:07

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kukutza gaztetxea bota zutenean izandako istiluen epaiketari hasiera eman diote gaur, Bilbon.

Orotara, 19 pertsona auzipetu dituzte, desordena publikoak egotzia, baina akusatuek ukatu egin dute dena. Fiskaltzak 18 eta 30 hilabete arteko espetxe zigorra eskatu du horientzat.

Saioa hasi baino lehen, auzipetuek bilkura egin dute epaitegiaren aurrean. "Kukutza defendatzeagatik zigorrik ez" mezua zuen pankarta baten atzean kokatu dira.

Epaiketan 18 pertsona eseri dira akusatuen aulkian, bat kanpoan dagoelako. Fiskaltzak galdetuta, akusazioak ukatu egin dituzte.

Orain 4 urte gertatu ziren gaur epaitzen hasi diren istiluak. Gaztetxearen alde egindako manifestazioan parte hartu zutela aitortu dute guztiek, baina Ertzaintza oldartzen hasi zenean korrika ari zirela edo lurrean erorita zeudela atxilotu zituztela azaldu dute. Hori horrela, ukatu egin dute barrikadarik jarri izana eta ertzainei eraso izana.

Fiskaltzak, baina, istiluotan parte hartu izana leporatzen die.

Gaurko deklarazioen ostean, asteazkenean lekukoen txanda izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilboko albisteak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak