Gizartea -

Donostia

Sei hileko espetxe zigorra, liskarrean amaitu zen ezkontzako birentzat

Bost pertsona zauritu ziren, tartean bi ertzain, Gozategiren abesti batek eragindako eztabaidaren ondorioz.

Istiluetan amaitu zen ezkontzaren epaiketan adostasuna

1:28

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako epaitegietan, azkenean akordioa izan da, duela lau urte, Donostiako hotel batean ospatzen ari ziren ezkontza baten ondorengo ospakizunean gertatu zen borrokaren harira. Inori eraso egin ez ziolako, DJa absolbitu du epaileak, eta seina hilabeteko espetxe zigorra ezarri die bi gonbidaturi, joan ziren ertzainei eraso egiteagatik.

Epaiketarik ez da izan, ordea, akordioa lortu dutelako alde guztiek, eta kolpatu zituzten bi ertzainekin ere bai.

DJaren abokaduak azaldu duenez, denek nahi zuten lehenbailehen amaitu gaiarekin, zirko mediatikoa bihur ez zedin.

Epaiketan argitu denez, ezkontzako otordua hasi aurretik, jatorriz Valladolidekoa den senargaiak, euskaraz abestirik ez jartzeko agindu zion DJari. Ospakizuna bukatzeko ordu laurdena falta zela, berriz, emaztegaiak euskaraz abesti lasai bat jartzeko eskatu zion, eta DJak Gozategiren Kalanbreak abestia jarri zuen.

Senargaiaren gonbidatuak altxa ziren, eta "hilentzako abesti etarra" hura kentzeko eskatu zioten. DJak Miguel Boseren Amante bandido jarri zuen, eta orduan emaztegaiaren gonbidatuak altxa eta orduan hasi ziren kolpeak eta ukabilkadak.

Lekura uniformea jantzi gabe iritsi ziren ertzainei ere eraso egin zieten, epaiketan defentsak azaldu duenez, hala jantzita ez zituztelako ezagutu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Epaiketak argazkiak