Gizartea -
Ikerketa martxan
61 urteko emakume bat hilik topatu dute Mauleko Uhaitza ibaian
Hildako emakumea bertako bizilaguna zen eta ikerketa hasi dute heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
EiTB
61 urteko emakume bat hilik topatu dute Mauleko Uhaitza ibaian. Arratsaldeko lehen orduan topatu dute gorpua, goizean bizilagun batek abisua eman eta gero. Hildakoaren senarrak ere, desagerpena salatu du eguerdian. Jendarmeak eta suhiltzaileak arduratu dira erreskate lanez.
Hildako emakumea bertako bizilaguna zen eta ikerketa hasi dute heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea