Gizartea -

Bigarren B mailako partida

Hainbat zauritu Tafallan, futbol partida baten atariko borroka batean

Antza denez, Osasunako eta Santandergo Racing futbol taldeetako zaleek parte hartu dute borrokan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozena bat lagun inguru zauritu dira Tafallan, bertako Peña Sport taldearen eta Santandergo Racingen arteko Bigarren B mailako futbol partidaren atarian izandako istiluetan. Nafarroako Foruzaingoak esku hartu du eta hainbat lagun identifikatu ditu, Nafarroako Gobernuak berri eman duenez.

Txirrindularitzako proba bat zela-eta tokian bertan zegoen Nafarroako Gurutze Gorriaren anbulantzia batek sei lagun artatu eta horietako bi ospitalera eraman ditu. Halaber, beste hainbat zauritu beren kabuz joan dira Tafallako osasun etxera eta zenbaitek puntuak behar izan dituzte zauriak ixteko.

Istiluak 16:20 inguruan gertatu dira, futbol partida hasi baino bi ordu lehenago. Antza denez, Osasunako eta Santandergo Racing futbol taldeetako zaleek parte hartu dute borrokan, eta osasunazaleen artean Indar Gorri taldekoak ei zeuden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola 2024 Tafalla bideoak