Gizartea -

Genero indarkeria

Bikotekideari alkohola bota eta su eman dio gizon batek Valentzian

41 urteko gizona atxilotu dute. Emakumeak erredurak ditu lepoan, sorbaldan eta bularraldean. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Valentzian, bikotekideari alkohola bota eta su ematea egotzita. 37 emakumeak erredurak ditu gorputzeko hainbat lekutan.

Espainiako Poliziaren iturrien arabera, 03:00ak aldera jazo da erasoa. Dirudienez, gizonezkoak alkohola bota dio bikotekideari, eta su eman dio.

Erasoaren ondorioz, emakumeak erredurak ditu lepoan, eskuineko sorbaldan eta bularraldean. Valentziako La Fe erietxean artatu behar izan dute.

Osasun iturrien arabera, biktima "egonkor" dago, baina ez dute haren zaurien larritasunaren berri eman.

_______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak