Gizartea -
Abortuaren legea, indarrean
Adingabeek gurasoen baimena beharko dute bihartik aurrera abortatzeko
Legearen erreforma gaur argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak. Bihartik aurrera, beraz, 16 eta 17 urteko adingabeek gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko dute abortatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Abortu legearen erreforma astearte honetan argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak. Adingabeek abortatu ahal izateko duten erregimena aldatzen du erreformak. Asteazken honetatik aurrera 16 eta 17 urteko adingabeek gurasoen edo legezko tutoreen baimena izan beharko dute abortatzeko.
?Legezko ordezkariek, aitak eta/edo amak, edo tutoreek 16 eta 17 urteko adingabeak etorkizunean eragin handia izango duten egoeretan laguntzea berebizikoa da, abortatzeko, esaterako?, jasotzen du erreformak.
Era berean, aldaketak abenduaren 14ko 41/2002 Legeari eragiten dio. Pazienteen autonomia eta eskubideak eta informazio eta dokumentazio klinikoaren betebeharrak arautzen ditu, baimenaren mugak ezarriz. Horrela, ?gurasoei jakinarazi gabe, euren kabuz baimena emateko aukera ukatzen zaie adingabeei?.
Zatiketa PPn
Senatuak abortuaren legea aldatzea onartu zuen irailaren 10ean, 145 boto alde, 89 aurka eta bost abstentzio jasota. Angel Pintado, Gari Duran eta Jose Ignacio Palacios PPko senatariek erreformaren aurkako botoa eman zuten, aldaketak gutxi zirela iritzita. Ana Tormek, ostera, boto zuria eman zuen.
Erreforma argitaratuta eta indarrean sartuta, PPren barruan zatiketa eta Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministro ohiaren dimisioa eragin zuen prozesuari amaiera eman diote.