Gizartea -
Gertakaria
Gizonezko bat atxilotu dute, Eibarren lapurretak egitea egotzita
Lapurrak burua estalita eta pistola edo labana batez mehatxu eginda eskuratzen zuen dendan bildutako dirua.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak astearte arratsaldean atxilotu zuen Debabarrenako estetika denda batean eta supermerkatu batean lapurreta egin zuen ustezko gizona.
Lapurrak burua estalita eta pistola edo labana batez mehatxu eginda eskuratzen zuen dendan bildutako dirua. Ertzaintzak burutu duen ikerketak lapurraren identifikazioa eta ondorengo atxiloketa ahalbidetu ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Atxilotua 41 urteko gizonezkoa da eta aurrekari polizialak ditu. Bere ibilgailua udal gordailutik ateratzera joan denean atzeman dute.
Ustez lapurretak egiteko erabilitako aiztoak eta zenbait arropa aurkitu dituzte bere autoan.
Ertzaintzak epailearen esku utzi du jada ustezko gaizkilea.