Gizartea -
Mahats-biltzea
Gizon bat atxilotuta, langileak baldintza txarretan izateagatik Araban
Arduradunak langile bati eraso zion eta ez zituen aurretik eskainitako baldintzak errespetatu. Gainera, ezin izan zuten alde egin euren ondasunak hartzea ukatu zielako.
Agentziak | Erredakzioa
47 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lapuebla de Labarcan, langileen eskubideen aurkako delitu bat egotzita. Izan ere, mahatsa biltzeko kontratua zuten sasoikako langileek baldintza kaskarretan lan egitera behartuta zeuden, baita eguneroko bizitza bertan egitera ere.
Irailaren 23an, enpresaren arduraduna salatu zuten Ertzaintzaren polizia-etxean, langile bati eraso ziolako. Langile batzuen arabera, atzerritarrak denak, atxilotuak ez zituen aurretik eskainitako lan eta bizi baldintzak errespetatzen. Gainera, alde egiteko erabaki hartu zuten, baina arduradunak ez zien euren ondasunak batzen utzi.
Kanpamentua ikertu zutenean, langileak atsedena hartzen zuten tokian olana bat jarri zutela ikusi zuten. Gainera, segurtasun eta higiene gabeziak ere bazeudela baieztatu zuten.
Halaber, sasoikakoen egonaldiak arautzen dituen euskal arautegi bat existitzen da. Honek aireztapen, higiene, argiztapen eta bizigarritasun baldintza minimoak, besteak beste, arautzen ditu.