Gizartea -

Hegazkinak

Azafata bat kaleratu dute, bidaiariarekin sexu harremanak izateagatik

Antza denez, Ekialde Hurbileko hegazkin konpainia bateko langilea zen eta bi urtean 877.000 euro inguru irabazi zituen hegazkineko komunetan sexu harremanak izatearen truke.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekialde Hurbileko hegazkin konpainia bateko hegazkin-laguntzaile bat kaleratu dute, hegazkinetako komunetan bidaiariekin sexu harremanak izateagatik. Daily Mail egunkari britainiarrak argitaratutako informazioaren arabera, 2.000 euro irabazten zituen aldiro.

Hedabide britainiarrak Sada egunkari arabiarra aipatuz azaldu du bi urtean 877.000 euro inguru irabazi zituela hegazkineko komunetan sexu harremanak izatearen truke.

Arabiako kazetak aipatutako iturrien arabera, "kaleratutako langileak nahiago zituen Golkoaren eta AEBren arteko hegaldi luzeak".

Behin emakumearen ibilia ezagututakoan, kaleratu eta erbesteratu egin zuten.

Bestalde, Japoniako hegazkin konpainietako azafaten prostituzio sarearen berri eman zuen urte hasieran Daily Mail egunkari britainiarrak. Antza denez, hainbat azafata hegazkin pilotuekin oheratzen dira, 300 euroren truke, beren soldaten osagarri gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea