Gizartea -

Jarrera eredugarria

3.000 euro itzuliko dizkiote kalean aurkitu zituen gasteiztar bati

Herritar honek Gasteizko objektu galduen bulegoan entregatu zuen dirua, baina inork ez duenez erreklamazioa egin epe legalean, berak egin du eskaera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalean 3.000 euro aurkitu zituen herritarrari dirua itzuliko dio Gasteizko Udaltzaingoak. Une hartan, gizonezkoak objektu galduen bulegoan entregatu zuen dirua.

Kode Zibilak bi urteko epe legala finkatzen du dirua erreklamatu ahal izateko, baina denbora tarte honetan inork ez duenez  salaketarik egin, dirua aurkitu zuen herritarrak egin du eskaera, eta itzuli egingo diote.

Pasa den astean, beste gasteiztar batek “diru asko aurkitu zuen” kalean eta udaltzainei entregatu zien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak