Gizartea -
Iruñea
Adingabe bat atxilotu dute, neska baten nortasuna usurpatzeagatik
Mutilak profil bat ireki zuen sare sozialetan bere ikasgelako neskato baten izenarekin, eta sexu harremanak izateko eskaini zuen bere burua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hamazazpi urteko mutil bat atxilotu dute Iruñean. Izan ere, antza denez, profil bat ireki zuen sare sozialetan bere ikasgelako neska baten izenarekin, eta sexu harremanak izateko eskaini zuen bere burua.
Mutilak biktimaren telefono zenbakia eta argazki bat publikatu zituen. Hori dela eta, neskaren sendiak salaketa jarri zuen duela hilabete batzuk.
Zigor Kodeak espetxe zigorrarekin zigortzen du usurpatze delitua, sei hilabete eta hiru urte arteko zigorrarekin, hain zuzen ere. Gainera, beste pertsona baten sekretuak argitaratzeak 1-4 urteko espetxe zigorra ekar lezake.
Foruzaingoak seme-alabei sare sozialen arriskuaz ohartaraztea aholkatu die gurasoei.